lunes, 21 de diciembre de 2015

Jessica Vall

Duela urte bat, gutxi-gora-behera, David Llorens Jessica Valli buruzko iragarkia idatzi zuen, igerilariaren eboluzioa azalduz.

Jessica Vall  27 urteko, igerilari bartzelonarra da, Sant Andreu igerieta taldekoa, braza estiloan espezializatua. Hasiera batean, igeriketa alde batera uztea erabaki zuen bere ikasketei denbora gehiago emateko. Biomedikuntzan lizentziatua da.

Adituek diotenez, igeriketan 18 urteekin baino lehen ez badituzu zure trebetasunak demostratzen, igeriketan ez zarela inor izango. Baina, igerilari kataluniarra, duela bi urte erakutsi zuen heldutasun maila batekin ere gauzak lortu ahal direla eta, bai ikasketak bai igeriketa bateragarriak direla. Momentu horretatik aurrera, Jessicak Espainiako bular estiloko igerilari hoberena izateaz aparte, munduko igerilari hoberenetarikoa dela erakutsi du.

Beraz, esfortzu handiarekin eta gogoekin nahi dugun helburua betetzera hel gaitezke. Berdin da gure adina, gure nahia bada, hura egia bilakatzen ahalegindu behar gara.



Argazkian klik eginez gero, David Llorens egindako iragarkia irakurri ahal izango duzue.

domingo, 13 de diciembre de 2015

Mireia Belmontek bere esperientzia kontatzen digu.


Mireia Belmonte: "En mi vida ha habido renuncias, pero ha valido la pena"

Duela hilabete bat, gutxi gora behera, Mireia Belmoti egindako elkarrizketa argitaratu nuen. Bertan, Munduko Txapalketan igeri egiteari ezetz esan behar izan ziola, sorbaldako lesioa zela eta, azaltzen zen. Gaurkoan, momentu horietan nola sentitzen eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzen du.

"Nire bizitzan  uko egiterik ez dira inoiz egon, baina pena merezi izan du". Horrela adierazi zuen igerilariak elkarrizketa hasi aurretik. Igerilariarentzat momentu osa zaila izan zen, hainbeste espero duzun gauza alde batera ustea, benetan, asko kostatzen den gauza delako. Hala ere, alde ona ikusi ahal izan dio eta etekin handia lortu du.

Beraz, elkarrizketa honetatik ikas dezakegun gauza zera da: inoiz ez dugula etsi behar. Bizitzan momentu txarretatik zeharkatzen gara, baina horiek oztopo bezala ikusi beharrean, lagungarritzat hartu behar ditugu. Ezina ekinez egina!

sábado, 12 de diciembre de 2015

Elikadura.

Prezi honetan igerilarien dietan agertu behar diren osagaiak azaltzen dira. Aldi berean, edonoren, bai kirola egiten duen, bai kirolik praktikatzen ez duen pertsona baten dietan agertzea komenigarria izango litzateke. Beraz, igeriketa, hainbeste gauzen artean, elikadura orekatua izaten irakasten digu. Hau funtzezko da umeei transmititzea txiki-txikitatik.

jueves, 10 de diciembre de 2015

Luzaketa

Aurreko astean beroketari buruz hitz egiten aritu baginen, gaurkoan entrenamenduaren beste atal oso inportantea ikusiko dugu: luzaketa.

Luzaketa, beroketa ez bezala, entrenamendua hasi baino lehen eta hura amaitu ondoren egin beharreko ariketa da. Modu honetan gure giharrak, entrenamendu gogor baten ostean, berreskuratu ahal izango dira sasoi honean egoteko. Gainera, malgutasuna lantzen da, igeriketan ezinbestekoa den gaitasuna, abiadura erresistentzia eta indarra izateko.

Luzaketak eskaintzen dizkigun onuren artean honako hauek azpimarratu ditzakegu:
  • Giharretako tentsioa murritea eta gorputza erlaxatuagoa egotea aragitea.
  • Koordinazioan laguntzea, mugimendu arinak eta errazak ahalbidetuz.
  • Mugimenduaren hedapena handiagotzea.
  • Lesioak saihestea.
  • Entrenamenduaren gauzatzea hobetzea, gorputza sasoian mantentzen laguntzen duelako.
  • Ariketa fisikoa errazagoa egiten du.
  • Gorputz- kontzientzia garatzea, hau da, gorputza nola saindu.
  • Zirkulazioa hobetzea eta aritzea.

Hala ere, kontuz ibili behar gara. Giharrak gehiegi bortxatuz gero lesioak eragin daitezke.

Ondoko taula honetan luzaketa ariketa batzuk aurkitu dituzue. batzuk besteak baino onuragarriagoak dira:





martes, 1 de diciembre de 2015

Beroketa

Edozein kirola egiten hasi baino lehen, giharrak berotzeko ariketak egitea beharrezkoa da, bestela gure osrganismoa eta errendimendua kaltetuta atera daitezke. Ariketa hau, gizabanakoa fisikoki (giharren eta giltzaduren tenperatura handitu), fisiologikoki (maiztasun kardiakoa eta sistema metabolikoa bizkortu) eta psikologikoki (motibazioa eta kontzentrazioa hobetu) prestatzen laguntzen du.

Beraz, beroketaren helburua ariketa fisikoaren maila igotzea da, arnas aparatua, sistema kardiakoa eta lokomozioa aparatua sendotuz, lesioak ekiditeko.

Hona hemen berotzeko ariketa batzuk:


miércoles, 25 de noviembre de 2015

Crawl

Atzo igeri egiteko  lau estilo desberdinak identifikatu genituen. Gaur crawl estiloa lantzeko teknikak azaltzen dituen bideotxo bat ekarri dizuet.


  •  Arnasketa ariketak, eskerretik eta eskumatik.
  •  Hanken mugimendua.
  •  Besoen mugimendua eta arnasketaren arteko koordinazioa.


martes, 24 de noviembre de 2015

Estiloak menperatzen.

Gaurkoan igeriketa estiloak ikusiko ditugu:crawl, bizkar, bular eta tximeleta estiloak. Argazkietan klikatuz gero bideoak ikusteko aukera izango duzue.

CRAWL EDO ESTILO LIBREA 

 Igerilariaren beso bat airean mugitzen dagoen bitartean, esku-azpia beherantz begiratzen duela uretara sartzerakoan, bestea ur azpitik aurreratzen da. Ukondoa erlaxatuta eta tolestuta egon behar da. Aldi berean, hankak, mugimendu oszilatzailearekin mugitu behar dira, hau da, aldakaren mugimendu alternatiboa, gora eta beherantz txandakatuz. Arnasketari dagokionez, albo batetik hartzen da.Besoa uretik ateratzen dugunean, aurpegia albo batetik atera, arnastu eta besoa sartzerakoan burua berriro sartu. Buruaren kokapena ur barrua dagoen bitartean zuzena izan behar da, aurrerantz begiratzen egongo bagina bezala. Estilo honetan buru-beso eta beso-hanken koordinazioa garrantzitsua da.


BIZKAR ESTILOA

Crawl antzekoa da, bere oinarria baita, baina kasu honetan igerilariak ahoz-gora flotatzen du. Mugimenduak txandakatzen dira: beso bat airean dago esku-azpia kanpora begiratzen hankaren azpitik ateratzen den bitartean. Hankak goiko estiloan bezala, ostiko oszilatzailearen bitartez mugitzen dira. Estilo honetan oso inportantea da rolidoa, besoa uretik ateratzen denean, bur ageldi geratzen da eta sorbalda kokotzera eraman behar dugu.



BULAR ESTILOA

Igerilariak behera begira flotatzen du besoak aurrerantz jarrita, esku-azpiak buelta emanda, eta ondorengo mugimendu horizontalak egiten ditu: besoak atzerantz irekitzen dira sorbalden parera iritsi arte, eta beti ur azpian edo ur gainean. Gorputz aldera gerturatzeko hankak uzkurtzen dira; belaunak eta oinetako behatzak kanpoaldera, eta gero luzatu egiten dira bultzada batekin; une horretan besoak hasierako puntura bueltatuko dira. Inportantea da ondo koordinatzea lehenengoz besoen mugimendua dua eta, behi horiek luzatuta, patada ematen da. Burua besoak atzerantz doazenean atera behar da.


TXIMELETA ESTILOA

Estilo honetan, bi besoak batera aurrera eramaten dira uraren gainetik eta gero atzeraka aldi berean. Besoen mugimendua etengabekoa da, eta betiere aldaken uhin-mugimenduekin lagunduta egin behar da. Ostikoa, izurdea izenekoa, oinak elkartuta egiten den beheranzko mugimendu zakarra da. Besoak luzatzen direnean ostikada bat ematen da, eta ondoren beste bat eskuak gorputzaren azpitik igarotzen direnean.






lunes, 23 de noviembre de 2015

Adimenaren Garrantzia

Adimena gure etekinik handiena lortzeko elementu garrantzitsua da. Jomuga altuak planteatzen dituen pertsona batean presioak gora egiten duen ahala, psikolgoen eskuartzea gero eta garrantzitsuagoa da.

 Jendeari aurrera egiten laguntzen diona genetika, entrenamendu, teknika eta psikologiaren nahastea da. Burua ondo prestatuta edukitzeak estresaria eta barne zein kanpo presioei aurre egiterako orduan mesedegarria da, eta segurtasun falta dugun momentuetan baliabideak eta estrategia psikologikoak edukitzen laguntzen du.

 Azken bolada honetan, psikologiaren alorrean estrategiak, metodoak eta tresnak garatu dira. Hauek ondo erabilita errendimendua hobetzen laguntzen dute. Gainera, hau guztzia aplikagarria izan daiteke edozein testuingurutan, kirolan, lanean, ikasketetan, etb. Gaiari buru gehiago jakiteko, Clinica Cattel Psicólogos en Murcia, Youtubera igotako bideo ikustea gomendatzen dizuet.



                          .

domingo, 22 de noviembre de 2015

Mireia Belmontek ezetz esaten dio Kazanen igeri egiteari

Aste honetako sarreran Mireia Belmonteri egindako elkarrizketari lekua utziko diogu. Jakingo duzuenez, uda honetan, abuztuaren 2tik 9ra bitartean, Igeriketako Munduko txapalketa ospatu zen Kazanen (Errusia). Bertan munduko igerilari ezagunenak egon ziren baina, gure Mireia Belmonte ez zen han egon.

Mireia, Badalonako igerilaria, munduko eta Europako txapelduna eta olimpiadetako txapeldunordeak ezin izan zuen Kazanen ospatu zen Munduko Txapelketan parte hartu sorbaldan lesioa zeukalako. Kolpe latza igerilarientzat!

martes, 17 de noviembre de 2015

Onurak

UR EKINTZAK

Gorputzarentzat oso mesedegarrian den kirola dugu igeriketa, gorputzeko gihar guztiak erabiltzen baitira. Pertsona ia guztien praktika dezakete, izan ere, uretan gaudenean gorputzeko atal desberdinek jasaten duten inpaktua zein grabitatea oso txikiak dira. Horrela, jaioberri, haurdun daudenei eta adin nagusikoei zuzendutako ikastaroak ohikoak dira igerilekuan. Hona hemen igeriketak dituen hainbat onura:

  • Bizkarrezurreko desbideraketak zuzendu.
  • Bihotzari eta birikiei erresistentzia handia eman.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua gutxiagotzen du.
  • Gorputzeko giharrak martxan jartzen jartzem ditu.
  • Artikulazioetako ehunak indartzen laguntzen du, lesiaoak saihestuz.
  • Postura hobetzeko balio du.
  • Malgutasuna lantzen du.
  • Tentsioak arindu.
  • Gauzak baikortasunez pentsatzeko lagungarria da.
  • Antsietate egoerak hobetu eta depresio sintomak arintzen laguntzen du.
  • Garapen fisikoa, psikikoa eta hazkuntza estimulatzen ditu.
  • Autoestima igo.
  • Sozializatzen laguntzen du.
  • Salbamendu ezagutzak eta gaitasunak gara daitezke.
  • Independentzia eta autokonfidantza garatzen laguntzen du.



Zer ikasi?

Gure umeak Lehen Hezkuntzatik hasten dira hesiketa fisikoa lantzen gaitasun motriza garatzen joateko, bai lehorrean, bai uretan.  Oraingoan, ur ekintzen baliogarritasuna azpimarratuko dugu.


  1. Familiarizazioa: Urak gorputzarekiko duen presioa, gorputz atal desberdinak urarekin kontaktuan jarri, grabitate indaren aldaketa eta flotazio indar berria, besoetan dagoen propultsio indarra eta hanka oreka, urperaketak eta plisti-plastak.
  2. Arnasketa aldiak: hartu eta bota, arnasketa geldiuneak, apnea, arnasa botatzea. Arnas bideak ezagutea: sudurra, ahoa eta sudurra/ahoa; arnasketaren erritmoak.
  3. Flotazioa:Flotazioa laguntzarekin, zatikako-flotazioa elementu laguntzaileekin, flotazio orokorra elementu laguntzaileekin; flotazioak gorputzaren posizioak aldatuz, flotazioak birikien bolumena aldatuz.
  4. Propulsioa: besoekin, hankekin; mugimendu alternatiboen eta aldi berekoen koordinazioa; norabide aldaketak.
  5. Desplazamendua: norabide eta noraznko aldaketak, igeriketa akternoak eta aldi berekoak.

martes, 20 de octubre de 2015

AURKEZPENA



Kaixo lagunok!

Azken bolada honetan ohitura osasungarriei garrantzia handia eman zaie, batez ere umeen garpenean. Txiki-txikitatik irakasten diegu haurrei elikadura orekatua eta higiene ona izaten, baina osasunaren mundu honetan kirolak ere eskuartze handia izaten du.

Hezkuntza mailan kirola egiteak gorputza ondo ulertzen eta bere ahalmenak sakontzen laguntzen du. Era honetan, zenbait ezagutza, jarrera eta ohiturak eskuratuko dira eta hauei esker, osasuna eta bizi kalitatea hobetu ahal izango da, eta mugimenduaren ahalmenaz gozatu.

Helburu fisikoez aparte beste arlo garrantzitsauka ere lantzen dira, hala nola, kemena, zuzentasuna, leialtasuna, diziplina, lankidetza, auotnomia edo besteekiko errespetua. Kirol talde batean egoteak bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziak barneratzen laguntzen du, modu zuzen batean esanda, gizartarazteko lagungarria da.

Kirolaren arloa oso zabala da. Blog honetan igeriketan arreta jarriko dugu eta hezkuntzan zer moduan lagun dezakeen azalduko dugu. Horretaz aparte, gaiaren inguruko albisteak eta berriak publikato ditugu.