lunes, 23 de noviembre de 2015

Adimenaren Garrantzia

Adimena gure etekinik handiena lortzeko elementu garrantzitsua da. Jomuga altuak planteatzen dituen pertsona batean presioak gora egiten duen ahala, psikolgoen eskuartzea gero eta garrantzitsuagoa da.

 Jendeari aurrera egiten laguntzen diona genetika, entrenamendu, teknika eta psikologiaren nahastea da. Burua ondo prestatuta edukitzeak estresaria eta barne zein kanpo presioei aurre egiterako orduan mesedegarria da, eta segurtasun falta dugun momentuetan baliabideak eta estrategia psikologikoak edukitzen laguntzen du.

 Azken bolada honetan, psikologiaren alorrean estrategiak, metodoak eta tresnak garatu dira. Hauek ondo erabilita errendimendua hobetzen laguntzen dute. Gainera, hau guztzia aplikagarria izan daiteke edozein testuingurutan, kirolan, lanean, ikasketetan, etb. Gaiari buru gehiago jakiteko, Clinica Cattel Psicólogos en Murcia, Youtubera igotako bideo ikustea gomendatzen dizuet.



                          .

No hay comentarios:

Publicar un comentario