martes, 20 de octubre de 2015

AURKEZPENA



Kaixo lagunok!

Azken bolada honetan ohitura osasungarriei garrantzia handia eman zaie, batez ere umeen garpenean. Txiki-txikitatik irakasten diegu haurrei elikadura orekatua eta higiene ona izaten, baina osasunaren mundu honetan kirolak ere eskuartze handia izaten du.

Hezkuntza mailan kirola egiteak gorputza ondo ulertzen eta bere ahalmenak sakontzen laguntzen du. Era honetan, zenbait ezagutza, jarrera eta ohiturak eskuratuko dira eta hauei esker, osasuna eta bizi kalitatea hobetu ahal izango da, eta mugimenduaren ahalmenaz gozatu.

Helburu fisikoez aparte beste arlo garrantzitsauka ere lantzen dira, hala nola, kemena, zuzentasuna, leialtasuna, diziplina, lankidetza, auotnomia edo besteekiko errespetua. Kirol talde batean egoteak bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziak barneratzen laguntzen du, modu zuzen batean esanda, gizartarazteko lagungarria da.

Kirolaren arloa oso zabala da. Blog honetan igeriketan arreta jarriko dugu eta hezkuntzan zer moduan lagun dezakeen azalduko dugu. Horretaz aparte, gaiaren inguruko albisteak eta berriak publikato ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario