BITAKORA

2015/10/13

Gaur gure IKT- ko lehenengo klasea izan dugu. Irakasleak irakasgaia nola doan azaldu digu, zenbat kreditu balio duen, zein lanak egingo ditugun, zer ikusiko dugun… Ondoren, Josunek lista pasatu du eta bakoitzari praktikak non egin dituen eta zer ikasi dugun galdetu digu, horren ostean galdetzeko ea ikusi dugun IKT-aren erabilpenik egon garen zentro horretan. Egia esan, teknologia berrien erabilpena oso murgilduta dago gure gizartean eta ikastetxeetan ahal duten neurrian erabiltzen ahalegintzen dira.

Hau amaitu ostean fitxa bat bete dugu gure datu pertsonalekin, irakasleak gure informazio euki dezan eta berehala jarri gara lanean.

Lehenengo jarduera galdetegia erantzutea izan da. Galdetegi horretan informatika eta ordenagailuekin zerikusia duten galderaz beteta zegoen, hala nola, zer da hardware-a, software-a, ordenagailuaren memoria nola doan… Behin hau beteta klasean aman-komunean jarri dugu eta jarritakoa pixka bat sakondu dugu.
Ondoren, gmail-en eta Googlen zehar ibili gara eta horiek nola kudea daitezkeen azaldu digu irakasleak.

Nire ustez, gaurkoa  balio izan dugu gai honetan, IKTen munduan, murgiltzen joateko. Gauza ohikoenetatik edo gehien erabiltzen ditugunetatik hasi gara horietan sakontzen joateko, ondoren, web, aplikazio etb. berriak ezagutzen joan ahal izateko.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------

2015/10/20

Gaurko hirugarren eta laugarren saioetan bloga egiten hasi gara. Horretarako, irakasleak web honen inguruko informazioa eman digu, hau barnean zegoela: zertarako balio duen, nola erabiltzen den eta hori egiterakoan zer izan behar dugun kontuan.

Hurrengo pausoa bloga zeri  buruzko izango den pentsatzea izan da. Gure gustoko gaia izan daiteke , baina hezkuntzarekin lotu behar dugu. Ni igerilari amorratua naizenez, igeriketari buruzko bloga garatuko dut. Bertan, mundu honetako berriak, bideoak eta argazkiak argitaratuko ditut, baita kirol honek hezkuntzarekin duen zerikusia ere azaldu.

Bloga egiten hasteko Josunek jarraibideak ematen joan da, nola sortu, zer nolako gauzak 8gadgets) sar ditzakegun (etiketak, erlojua...), zein diseinu eta plantilla erabili daitezkeen, sarrera eta orri berriak nola txertatu...

Bertan gure ideiak eta gaiari buruzko informazio jarri ahal izango dugu, besteek ikus dezaten. Modu honetan, gehiago ikasi ahal iznago dute eta gurekin gozatu.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

 2015/10/27

Gaurko klasea ikusita genuena errepasatzen hasi gara, etiketak nola jarri, orrialdeak nola egin etab.Jarraian, formatoa eta diseinua nola kudeatu dezakegun azaldu digu Josunek. Horretaz aparte, gure fondoan argazkia jarri nahi izanez gero, hura moldatzeko programak ikusi ditugu, photoshop, pain edo picture manager, besteak beste.

Hori ikusita berehala ekin diogu gure blogan sarrerak jartzeari. Oraingoan bideoak nola txertatu ikusi dugu, bai youtubetik zuzenean igota, bai HTMLa gehituz. Lehenengo sarreran  IKT-i buruzko bideo bat igo dugu Youtubetik, gure blogetik zuzenean igota. Bigarren sarrera egiteko, lantzen ari garen gaiari buruzko bideoa hautatu behar izan dugu eta bere linka kopiatu dugu eta blogean txertatu dugu, HTMLa jarriz. Amaitzeko, Vimeon bideoak ikusteko esteka igo dugu. Modu honetan Vimeo hitzak klikatuz, zuzenean joan ahal izango gara web orri horretara.

Bestalde, bigarren saioan IKTri buruzko lana jorratzeko taldeak egin ditugu eta ariketak batzuk egin ditugu, ikusteko talde lanak dituen abantailak eta desabantailak zeintzuk izan ahal diren eta horiek kontuan hartzearen garrantzia zein den azpimarratu dugu.Amaitzeko, bilera aktak bete behar izan ditugu eta taldekide bakoitzaren rola zein den esan.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
                                                                                                                                            2015/11/10

Egun on irakurle maiteak! Hilabete berri bata hasten dugu eta nola ez asteartero bezala IKTn gauza berriak ikasi ditugu.

Gaurkoan word programa hobeto erabiltzeko zer egin genezake ikusi dugu, formak nola txertatu, nola koloreztatu eta aldatu, testuak nola lerrokatu eta justifikatu, bibliografia nola egin, liknak nola sartu etb. Hurrengo pausua, hau praktikara erameta izan da eta horretarako testu bat landu behar izan dugu.

Klasearen bigarren partean talde lanetan jarri gara eta Sitesa sortu dugu. Bertan atal desberdinak jorratuko ditugu: aktak, emotekoak, materialak eta proiektuaren aurkezpena. Erlaitz bakoitzean zer landuko dugun jakiteko laburpentzoa jarri dugu.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

                                                                                                                                                 2015/11/17

Irakasgai honetako bostgarren eguna gaitasun digitalari buruzko lana egiten jardun dugu. Lehenengo zergina pasadan asteko burumapa amaitzea izan da, IKTak barne hartzen dituen elemntuak azalduz eta horiek txertatzeko zer egin behar den eta zertarako lamdu behar diren azalduz. Hau amaitu bezain later, kronogramarekin jarri gara. Bertan egunero egin behar duguna antolatu behar dugu.

Ondoren, bideoa ikusi dugu Jordi Adellen gaitasun digitalari buruzko bideo ikusi dugu. Gazteek informatikarekin duten harremana dela eta, horiek erabiltzen ikasi behar dute eta autonomiarekin.
Honekin batera testu bat irakurri behar izan dugu beste mapa kontzeptuala egiteko, gaitasun digitalei buruz.

Amaitzeko "delicious" web orria erabiltzen egon gara. Bertan interneten aurkitzen ditugun artikuluen, albisteen, bloggen edo pagina interesgarrien estekak txertatu ditzakegu.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
 2015/11/24

Gaurko eguna taldeko lana egiteko erabili dugu. Lehenengo zeregina, egin behar izan ditugu taulak igotzea izan da. Bertan, gaitasuna digitala lantzeko sarean dagoen materiala aztertu dugu.

Jarraian, 5.8. puntuarekin hasi gara, egoeraren birdefinitu. Lana garatu ahal izateko zein ikastetxeetan kokatuko garen erabaki behar izan dugu eta, ondoren,  horren ingurunea aztertu eta ikasgela eta ikastaldea zehaztu.

Amaitzeko, unitate didaktikoa garatzeko gaia, elementuak eta ariketa motak pentsatzen eta antolatzen hasi gara.




No hay comentarios:

Publicar un comentario