martes, 24 de noviembre de 2015

Estiloak menperatzen.

Gaurkoan igeriketa estiloak ikusiko ditugu:crawl, bizkar, bular eta tximeleta estiloak. Argazkietan klikatuz gero bideoak ikusteko aukera izango duzue.

CRAWL EDO ESTILO LIBREA 

 Igerilariaren beso bat airean mugitzen dagoen bitartean, esku-azpia beherantz begiratzen duela uretara sartzerakoan, bestea ur azpitik aurreratzen da. Ukondoa erlaxatuta eta tolestuta egon behar da. Aldi berean, hankak, mugimendu oszilatzailearekin mugitu behar dira, hau da, aldakaren mugimendu alternatiboa, gora eta beherantz txandakatuz. Arnasketari dagokionez, albo batetik hartzen da.Besoa uretik ateratzen dugunean, aurpegia albo batetik atera, arnastu eta besoa sartzerakoan burua berriro sartu. Buruaren kokapena ur barrua dagoen bitartean zuzena izan behar da, aurrerantz begiratzen egongo bagina bezala. Estilo honetan buru-beso eta beso-hanken koordinazioa garrantzitsua da.


BIZKAR ESTILOA

Crawl antzekoa da, bere oinarria baita, baina kasu honetan igerilariak ahoz-gora flotatzen du. Mugimenduak txandakatzen dira: beso bat airean dago esku-azpia kanpora begiratzen hankaren azpitik ateratzen den bitartean. Hankak goiko estiloan bezala, ostiko oszilatzailearen bitartez mugitzen dira. Estilo honetan oso inportantea da rolidoa, besoa uretik ateratzen denean, bur ageldi geratzen da eta sorbalda kokotzera eraman behar dugu.



BULAR ESTILOA

Igerilariak behera begira flotatzen du besoak aurrerantz jarrita, esku-azpiak buelta emanda, eta ondorengo mugimendu horizontalak egiten ditu: besoak atzerantz irekitzen dira sorbalden parera iritsi arte, eta beti ur azpian edo ur gainean. Gorputz aldera gerturatzeko hankak uzkurtzen dira; belaunak eta oinetako behatzak kanpoaldera, eta gero luzatu egiten dira bultzada batekin; une horretan besoak hasierako puntura bueltatuko dira. Inportantea da ondo koordinatzea lehenengoz besoen mugimendua dua eta, behi horiek luzatuta, patada ematen da. Burua besoak atzerantz doazenean atera behar da.


TXIMELETA ESTILOA

Estilo honetan, bi besoak batera aurrera eramaten dira uraren gainetik eta gero atzeraka aldi berean. Besoen mugimendua etengabekoa da, eta betiere aldaken uhin-mugimenduekin lagunduta egin behar da. Ostikoa, izurdea izenekoa, oinak elkartuta egiten den beheranzko mugimendu zakarra da. Besoak luzatzen direnean ostikada bat ematen da, eta ondoren beste bat eskuak gorputzaren azpitik igarotzen direnean.






No hay comentarios:

Publicar un comentario