jueves, 7 de enero de 2016

Nire Bizipena

Azken sarrera honetan  nik, igerilari moduan, bizi izan dudan esperientzia eta kirol hau nola ikusten dudan azaltzea komenigarri ikusi dut.

Orain, hogei urte ditut, eta bai oso gihar sendoak, koordinazio ona eta osasun ona daukat. Hori da, azken finean, edozein kirolak ematen duena, ezta? Alde fisikoaz aparte, igeriketak hainbat gauza eskaini dizkit, nire izaeran eta jokatzeko  eran eragina izan dutenak.

Lau urteko ume gehienak bezala nire herriko polikiroldegiak eskaintzen zituen igeriketa ikastaroetan hasi nintzen. Gorroto nuen igerilekura joatea,  burua ur barruan sartzea 
beldurra ematen zidalako. Baina, amak derrigortzen ninduen. 8 urterekin txapelketetan parte hartzen hasi nintzen, eta oso txarto pasatzen nuen. Negarrez joaten nintzen txapelketetara, ez nuelako nahi jendeak ikustea.  Nire entrenatzaileak oso igerilari ona izango nintzela esaten zuen, baina txikitan neukan lotsa ez zidan aurrera egiten laguntzen. Baina, hor zegoen nire ama, beti bultzatzen eta derrigortzen.  Pizkanaka- pizkanaka mundu honen alde onak ikusten eta disfrutatzen joan nintzen, orain arte. Garai hartan ez nintzen ohartzen amak egindako lanaz, baina orain eskerrak ematen dizkiot, igeriketari esker izugarrizko bizipinakl bizi izan ditudalako, batzuk oso oso onak, beste batzuk ez hainbeste. Hala ere, esperientzia txar horietatik alde positiboa hartu eta aurrera egiten ikasi dut.

Hasteko, igeriketak erlaxatzen laguntzen nau. Unibertsiatean eta etxean lan eta lan egon onderen, neka-neka nagoenean, pertsona batekin eztabaida izan dudanean edo nire buruak lehertzera doanean, kirol honek horiek alde batera usten laguntzen nau. Igeriketa adierazteko modu bat da, eta barruan daukadan amorrua, poza edo tristura kanporatzen laguntzen nau.

Bestalde, uretako kirol honek aukera paregabeak eskaintzen ditu. Urte hauetan zehar bizi izan ditudan esperientzia hoberenak horri esker izan da, Bizkaiko errekorrak hautsi, Bizkaiko zein Euskadiko txapelduna izatea, Espainiako txapelketetara joateko minimak egitea, Espainako kopa, bidai liluragarriak egitea, Joku Atlantikoak... Momentu txarrak ere bizi izan ditut ,ordea, lesioak, liskarrak, espero nituen markak ez egitea, ikasketetan presioa izatea eta igeriketan geldiadia izatea... Guzti hauek bai fisikoki bai psikologikoki suntsituta uzten zaituzte, baina horiei esker konturatu naiz gauzak, beti, ez direla ondo ateratzen. Eroriz gero, altzatzeko aukera dagoela. Ez dugula inoiz amore eman behar.

Beti saiatu behar gara aurrea egiten, bete nahi ditugun helburuak lortzen ditugunean gure barrenean sortzen den poza eta asebetetzea oso handia delako. Azala uzten duzula ikustea, nekatuta egon arren zure ahalegin guztia jarri duzula eta esfortsu hori saritua izan dela ikustea, berezia zarela sentiarazten zaitu.  Beste batzutan hainbeste esfortsu ez du ezertarako balio, inork ez dakizkien arrazoiengatik gauzak txarto ateratzen dira. Momentu horietan irribarre egin eta aurrera begiratzea besterik ez da geratzen. Hori bai! Jomugak pena merezi badu, eutsi goiari eta borrokatu.

Amaitzeko, pertsona ugari ezagutzeko aukera eman dit. Nire lagun min asko igerilekuan aurkitu ditut. Erandion hasi nintzen igeri egiten nire lagun minekin. Ondoren, Sopelanara joan nintzen, bertan lagun ugari egin nituen, nahiz eta gaur egun harreman oso hurbila ez mantendu. Eta, azken sei urte hauetan Galdakao Igeriketa Taldean jarduten dut. Nire taldea, bigarren familia izango balitz bezala da. Izugarria da guztion artean daukagun harremana eta konfidantza, eta bata bestearengandik jasotzen dugun laguntza, adizkiden aldetik, zein entrenatzaileen aldetik. Momentu txarrenetan nire ondoan egon dira, indarra ematen eta motibatzen, eta haiei esker gauzak  ezin hobeto joan dira. Gainera,  zure aurkariak lagunak izan daitezkela 
konturatu naiz. Beste, taldeetako pertsonak lagun oso onak ditut eta beste entrenatzaileekin ere harreman oso ona daukat . Askotan beraien partetik ere laguntza izugarria jasan dut. Beraz, uretan lehiakideak gara baina, uretatik at lagunak. Igeriketaren mundua bizi beharreko esperientzia da, igerilarien artean dagoen harremana azaltzeko hitz zehatzak  ez daude .

Hau guztia esanda, nire entrenatzaileak izan direnei eta orain direnei eta taldekeidei eskerrak ematea besterik ez zait falta. Haiek izan dira kirol hau esperientzia ezin hobea bihurtu dutenak. Baita nire familia eta igeriketaren barruan lagunak ez direnei ere eskerrak eman behar dizkiet, momentu guztietan kemena eman didatelako. Eta, nola ez, igerieketari, txikitan hain lotsatia zen neskatoari lotsa kentzen laguntzeagatik eta hainbeste irakasteagatik.



miércoles, 6 de enero de 2016

Zoroa berdin igerilaria









Gaur igerilari guztion bizitza isladatzen duen bideo dakarzuet. Nire ustez, kirol hau praktikatzen duen edonork bideo honekin idetifikatuta sentiarazten da. Bertan uretan nabaritzen diren sentzazioak eta bizimidua azaltzen da. 







lunes, 21 de diciembre de 2015

Jessica Vall

Duela urte bat, gutxi-gora-behera, David Llorens Jessica Valli buruzko iragarkia idatzi zuen, igerilariaren eboluzioa azalduz.

Jessica Vall  27 urteko, igerilari bartzelonarra da, Sant Andreu igerieta taldekoa, braza estiloan espezializatua. Hasiera batean, igeriketa alde batera uztea erabaki zuen bere ikasketei denbora gehiago emateko. Biomedikuntzan lizentziatua da.

Adituek diotenez, igeriketan 18 urteekin baino lehen ez badituzu zure trebetasunak demostratzen, igeriketan ez zarela inor izango. Baina, igerilari kataluniarra, duela bi urte erakutsi zuen heldutasun maila batekin ere gauzak lortu ahal direla eta, bai ikasketak bai igeriketa bateragarriak direla. Momentu horretatik aurrera, Jessicak Espainiako bular estiloko igerilari hoberena izateaz aparte, munduko igerilari hoberenetarikoa dela erakutsi du.

Beraz, esfortzu handiarekin eta gogoekin nahi dugun helburua betetzera hel gaitezke. Berdin da gure adina, gure nahia bada, hura egia bilakatzen ahalegindu behar gara.



Argazkian klik eginez gero, David Llorens egindako iragarkia irakurri ahal izango duzue.

domingo, 13 de diciembre de 2015

Mireia Belmontek bere esperientzia kontatzen digu.


Mireia Belmonte: "En mi vida ha habido renuncias, pero ha valido la pena"

Duela hilabete bat, gutxi gora behera, Mireia Belmoti egindako elkarrizketa argitaratu nuen. Bertan, Munduko Txapalketan igeri egiteari ezetz esan behar izan ziola, sorbaldako lesioa zela eta, azaltzen zen. Gaurkoan, momentu horietan nola sentitzen eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzen du.

"Nire bizitzan  uko egiterik ez dira inoiz egon, baina pena merezi izan du". Horrela adierazi zuen igerilariak elkarrizketa hasi aurretik. Igerilariarentzat momentu osa zaila izan zen, hainbeste espero duzun gauza alde batera ustea, benetan, asko kostatzen den gauza delako. Hala ere, alde ona ikusi ahal izan dio eta etekin handia lortu du.

Beraz, elkarrizketa honetatik ikas dezakegun gauza zera da: inoiz ez dugula etsi behar. Bizitzan momentu txarretatik zeharkatzen gara, baina horiek oztopo bezala ikusi beharrean, lagungarritzat hartu behar ditugu. Ezina ekinez egina!

sábado, 12 de diciembre de 2015

Elikadura.

Prezi honetan igerilarien dietan agertu behar diren osagaiak azaltzen dira. Aldi berean, edonoren, bai kirola egiten duen, bai kirolik praktikatzen ez duen pertsona baten dietan agertzea komenigarria izango litzateke. Beraz, igeriketa, hainbeste gauzen artean, elikadura orekatua izaten irakasten digu. Hau funtzezko da umeei transmititzea txiki-txikitatik.

jueves, 10 de diciembre de 2015

Luzaketa

Aurreko astean beroketari buruz hitz egiten aritu baginen, gaurkoan entrenamenduaren beste atal oso inportantea ikusiko dugu: luzaketa.

Luzaketa, beroketa ez bezala, entrenamendua hasi baino lehen eta hura amaitu ondoren egin beharreko ariketa da. Modu honetan gure giharrak, entrenamendu gogor baten ostean, berreskuratu ahal izango dira sasoi honean egoteko. Gainera, malgutasuna lantzen da, igeriketan ezinbestekoa den gaitasuna, abiadura erresistentzia eta indarra izateko.

Luzaketak eskaintzen dizkigun onuren artean honako hauek azpimarratu ditzakegu:
  • Giharretako tentsioa murritea eta gorputza erlaxatuagoa egotea aragitea.
  • Koordinazioan laguntzea, mugimendu arinak eta errazak ahalbidetuz.
  • Mugimenduaren hedapena handiagotzea.
  • Lesioak saihestea.
  • Entrenamenduaren gauzatzea hobetzea, gorputza sasoian mantentzen laguntzen duelako.
  • Ariketa fisikoa errazagoa egiten du.
  • Gorputz- kontzientzia garatzea, hau da, gorputza nola saindu.
  • Zirkulazioa hobetzea eta aritzea.

Hala ere, kontuz ibili behar gara. Giharrak gehiegi bortxatuz gero lesioak eragin daitezke.

Ondoko taula honetan luzaketa ariketa batzuk aurkitu dituzue. batzuk besteak baino onuragarriagoak dira:





martes, 1 de diciembre de 2015

Beroketa

Edozein kirola egiten hasi baino lehen, giharrak berotzeko ariketak egitea beharrezkoa da, bestela gure osrganismoa eta errendimendua kaltetuta atera daitezke. Ariketa hau, gizabanakoa fisikoki (giharren eta giltzaduren tenperatura handitu), fisiologikoki (maiztasun kardiakoa eta sistema metabolikoa bizkortu) eta psikologikoki (motibazioa eta kontzentrazioa hobetu) prestatzen laguntzen du.

Beraz, beroketaren helburua ariketa fisikoaren maila igotzea da, arnas aparatua, sistema kardiakoa eta lokomozioa aparatua sendotuz, lesioak ekiditeko.

Hona hemen berotzeko ariketa batzuk: